BIHAR JASOKO DU JEANNE MOREAUK ZINEBIREN 51. EDIZIOKO OHOREZKO MIKELDIA

Bilbo, 2009ko azaroaren 27a. Jeanne Moreau Frantziako aktore ospetsua izateaz gain mundu osoan eta zinema arloan eta Europako antzerkigintzan aurpegi eta ahots ezagunenetakoa da. Zinemaldiaren 51. edizio honetan Ohorezko Mikeldia jasoko du bere ibilbidea eta zinema garaikidearen eboluzioan egindako ekarpenak gogoratuz. Karrera luze eta biziaren ondoren Buñuel, Antonioni, Truffaut, Malle edo Fassbinder bezalakoekin lan eginez, oraindik ere indar handiz jarraitzen du lan egiten.

GURE BIZITZAKO EMAKUMEA. JEANNE MOREAURI OMENALDIA ZIKLOA

Moreauk Guggenheim Museoaren Auditorian arratsaldeko 20.00etan Plus tard tu comprendras (Amos Gitai, Francia/Alemania/Israel, 2008) bere azken filma aurkeztuko du. Aldez aurretik, 19.30ean, zinemaren dama bikain honek Guggenheim Auditorioraino hurbilduko diren zinegile gazteen eta publiko orokorraren galderak erantzungo ditu solasaldi ireki batean.

Proiekzioa Gure bizitzako emakumea. Jeanne Moreauri omenaldia zikloaren barruan dago. Zikloa aktorearen lanaren atzera begirakoa da. Berak hautatu ditu filmak, hain zuzen, azkenaldian egindako film ezezagun batzuk eta baita bere lanaren inguruko dokumentala ere. Plus tard tu comprendras pelikulaz gain, Le Temps qui reste (François Ozon, Frantzia, 2005), Château en Suède (Josée Dayan, Belgika, 2008), eta Jeanne M.-Côté cour, côté coeur (Pierre-André Boutanh/Annie Chevallay/Josée Dayan, Frantzia 2008) zikloa betetzen dituzten beste lanak dira.

Jeanne M.-Côté cour, côté Coeur dokumentala

Jeanne M.-Côté cour, côté Coeur (Francia, 2007/2008) dokumetalak aktorearen erretratua marrazten du. Erretratu hau egiteko, osagarriak diren bi ikuspegi hartzen dira oinarritzat: Josée Dayan-ena, ibilbidea aktoresaren lekukotasun intimisten bitartez egiten duena; eta Pierre-André Boutang-ena osoki zinemari emandako bizitza baten une aipagarrienak gogora ekartzen dituena.

Jeanne M.-Côté cour, côté Coeur bihar, larunbata, azaroak 28, arratsaldeko 20.00etan Guggenheim Museoaren auditorian proiektatuko da. Honela amaiera bikaina ipiniko dio Zinemaldiak aktore liluragarri honi eskainitako zikloari.

Jeanne Moreau Giza ahotsa (Santos Zunzuneguiren testua)

Pedro Almodovarren Los abrazos rotos azken filmeko sekuentzietako batean, zinema zuzendari itsuak Ascenseur pour l’échafaud laneko Jeanne Moreauren ahotsa berriro entzuteko desioa adierazten du. Film hori Louis Mallek egin zuen 1958an, Olatu berriak oraindik aitatxoren zinemaren kaien aurka oraindik jo ez zuenean, irudien eta soinuen arteko harremana pentsatzeko modu berri bat sortzeko asmoz.

Gertatzen dena da Almodovarrek aktoresa eta zinemagileari egindako omenaldi bikoitz bezala ez ezik pertsonaiaren itsutasunarekin zuzenean uztartzen den elementu bezala ikus daitekeen horrek entzute are sakonagoak dituela. Izan ere, Jeanne Moreauren zinema enkarnazio guzti-guztiei nortasun berezia eman dieten dimentsioetako batek zerikusia du, zuzenean, Roland Barthesek ahotsaren alea deitu zuen horrekin.

Izan ere, aktore batzuen irudia behin-betiko geratzen da gure memorian itsatsita, pertsonaia bere egiteko duten gaitasunaren bitartez. Beste batzuk, ordea, aurreko horri uko egin gabe, aurretik jartzen dute ikusleekiko harremanean enpatiarako gaitasuna. Horri esker, bere presentzia, maskara ordezkapen azkarra baino, konfiantza kontratu baten ezarpena bihurtzen da, topaketaren ideiaren gainean oinarri hartuta. Hori behin eta berriro aktibatzen da, presentzia hutsa antzerki eta zinemako kontratuaren berritzapen euforikorako aitzakia bihurtzen da. Azkenik, haietako talde murritz batentzako, gorputzaren materialtasun guztia ahotsaren bitartez igaroarazteko aukera geratuko litzateke. Ahots horrek, Jeanne Moreauren kasuan zakarra eta sakona, badirudi jokoan jartzen dituela ez bakarrik ahots kordak, baizik eta baita ere berekin daramala, esandako testutik haratago, hitzen atzean dagoen horren guztiaren karga, haiei dentsitate paregabea emanez.

Argi dago aktoresa honen gaitasuna, pertsonaia anitzenetan proiektatzeko talentuari bakarrik mugatzen ez zaiona eta, aldiz, keinu guztietan, bere egiten dituen hitzetatik bakoitzean bizitzako esperientzia oso baten hondarra daramala dirudiena, Jeanne Moreauk zinemagileei (Louis Malletik François Truffautera, Orson Wellesetik Joseph Loseyra, Luis Buñueletik Margueritte Durasera, Michelangelo Antonionitik Elia Kazanera) nahiz antzerkiko zuzendariei (aipad ezakegun, besterik gabe, La Celestinako puta zaharra ahaztezina, Antoine Vitezek agertokira eraman zuenekoa, Avignongo Jaialdian 1989an) eragindako harriduraren atzean dagoela.

Gaitasun paregabe hori da, zorioneko gutxi batzuen eskura bakarrik dagoena, ikusleekiko harreman eredugarria edukitzea ahalbidetu diona sei hamarkadatan zehar zabaldutako ibilbidean.  Hori dela eta, ezin hobeki datoz harreman hori definitzeko Le tourbillon abesti ahaztezineko lerroak. Abestia Jeanne Moreauk abesten zuen Jules et Jim filman (François Truffaut, 1963):

On s’est connus, on s’est recconnus,
On est perdus de vue, on s’est retrouvés
Dans le tourbillon… du cinema.

Elkar ezagutu dugu, elkar ezagutu dugu
begi-bistatik kendu dugu elkar, berriro elkartu gara
zinemaren zurrunbiloan.

Egilea - Autor

Proyeccion

C/. Lutxana, num.4, 6º Izq C.P.48.008(Bilbao) Departamento 3 Tel. 94 479 08 80 Fax 94 479 08 83 C. electrónico: proyeccion@proyeccion.tv

Utzi Iruzkin

Puede usar estas etiquetas XHTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <blockquote cite=""> <code> <em> <strong>