EL LARGO VIAJE DOKUMENTALAK GERRA ZIBILEKO ILUN ETA AHAZTUTAKO EPISODIO BAT BERRESKURATU DU

•    Basque Filmseko luzera erdiko filma, Sabin Egiliorrek zuzendutakoa, ZINEBI 51ren Proiekzio Bereziak zikloaren barruan proiektatuko da.

Bilbo. 2009ko azaroaren 26a. Sabin Egilior (Bilbo, 1968) zuzendariak El largo viaje (2009) dokumentala aurkeztu du gaur prentsaurrekoan, Carlos Juárezekin batera, filmaren produktorea. Dokumentala Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaren, ZINEBI 51, Proiekzio Berezien barruan dago.

El largo viaje 2008an Basque Films Bilboko produktoreak egindako luzera erdiko filmea da. Dokumentalak Gerra Zibileko ilun eta ahaztutako episodioa berreskuratu du. Gerra Zibilean ipar-frontea erori ondoren milaka preso kontzentrazio-zelaietara eramaten dituzte. Talde bat salgaiak eramateko tren batean ontziratzen dute, baldintza penagarrietan, eta frankisten mendeko eremura eraman nahi dituzte, hiru egun iraungo duen bidai batean. Baina ez ziren inoiz iritsi Sevillara. Dokumentala ostiralean, azaroak 27, 20.00etan Arte Ederren Museoan proiektatuko da.

Beste Proiekzio Bereziak ZINEBIn

ZINEBI 51ren atal honetan beste hiru proiekzio interesgarri daude, asmo eta esanahi desberdinekoak. Días de El Abanico dokumental-film luzea Arabako Kinoskopik Film Produktion produkzio-etxeak egindakoa, 2008an  Miguel Ángel Jiménezek zuzendu zuen, denbora zinematografikoa eder eta ongi landuz Argentinan Andeetako mendiak baino lehen herri txiki batean nola bizitzen diren erakutsiz, eta bertako biztanleen aurpegiak ere erakusten ditu. Días de El Abanico gaur, osteguna, azaroak 26, Guggenheim Museoan proiektatuko da.

Azaroaren 25ean, asteazkenean, Wake up World, dokumental-film luzea proiektatu zen Guggenheim Museoan. Carlo Nerok zuzendutakoa eta bere ama ospetsuak,  Vanessa Redgrave britainiar aktore ezagunak 2007an produzitu zuen, UNICEF-en 60. urteurrena aitzakia hartuta eta munduko haurren eta euren eskubideen alde lan eginez. Vanessa Redgravek elkarrizketak egiten ditu Koffi Annan NBEkoa aurreko Idazkari Nagusiarekin, eta erakunde beterano honek dituen borondate oneko enbaxadore batzuekin ere bai, hala nola, Ralph Fiennes, Angelique Kidjo eta Liam Neeson.

Azkenean, Glocal, izenburu generikoa erabiliz Nico Vázquezek (MCD rock-taldeko baxua izandakoa) eta Eva Mateosek, biak ere profesionalki  Aburres Team  izenez ezagutzen direnek beren ikus-entzunezko azken lanak, 2007 eta 2009 bitartean egindakoak eta hainbat sari eta aipamen jaso dituztenak lehiaketetan eta bideo-sorkuntzarekin lotutako erakusketetan, Bilborocken, azaroaren 24an aurkeztu zituzten. Asmo esperimentala duten lanak dira eta gaur egungo munduaren oinarrizko alderdiez aritzen dira, hala nola, errealitate birtuala, (in)komunikazio modu berriak, arkitektura eta aldaketa klimatikoa, eta baita grina sortzen duten alderdiez ere, guztiona eta norberarena, moto-lasterketak esaterako.

Egilea - Autor

Proyeccion

C/. Lutxana, num.4, 6º Izq C.P.48.008(Bilbao) Departamento 3 Tel. 94 479 08 80 Fax 94 479 08 83 C. electrónico: proyeccion@proyeccion.tv

Utzi Iruzkin

Puede usar estas etiquetas XHTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <blockquote cite=""> <code> <em> <strong>