Laurogei film ibiliko dira lehian ZINEBIren 50.edizioko Mikeldiak lortzeko, Kusturikarekin eta bere musikarekin ireki eta Richard Lesterrek jasoko duen Ohorezko Mikeldiarekin bukatuko den edizioan
- Rossy de Palma aktoreak aurkeztuko du 50.edizioaren amaiera ekitaldia
Bilbao, 2008ko azaroak 13.- Datorren igandean, azaroaren 23an, hasiko da Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiaren, ZINEBIren, 50.edizioa. Bilbao 700 fundazioak antolatuta, Emir Kusturica zine zuzendari eta musikari serbiarrak eta The No Smoking Orchestra bere taldeak Arriaga Antzokian eskainiko duten kontzertuarekin ekingo zaio 50.edizio honi.Aste bizi baten hasiera izango da Kusturicaren kontzertua, azaroaren 29an Arriaga Antzokian eta Rossy de Palmak aurkeztutako amaiera ekitaldian Richard Lesterrek jasoko duen Ohorezko Mikeldiarekin bukatuko den aste bizia. Bien bitartean, Juanma Bajo Ulloaren Historia de un grupo de rock lanaren estreinaldiaz, Philip Gröning eta Jean Claude Rousseauren eskola magistralez, edo Borja Cobeagaren Pagafantas lanaren aurrerapenaz eta ondoren egingo den festaz gozatu ahal izango du Bilbok.
Mediterráneo filmarekin 1981ean Oskar bat irabazi zuuen Gabrielle Salvadores zinemagile italiarra izango da Nazioarteko Epaihamaiko presidentea.
Marseillako Zine Dokumentalaren Nazioarteko jaialdiaren zuzendari Jean-Pierre Rehm izango dira Bilbon, FIDean saritutako filmen hautaketarekin. Venezuelako zine dokumental eta film laburrei eskainiko zaien panoramikarekin batera, ZINEBILAB tailerra, EX IS (Experimental Imagen y Sonido) lehen erakusketa-lehiaketa, berriki zaharberritu diren Bilbori buruzko ikus-entzunezko testigantzen emanaldiak, eta, nola ez, ZINEBIren sail ofiziala dira edizio borobil hau biribiltzeko osagaiak.
Bere ezaugarridun festibalen artean Federación Internacional de Asociaciones de Productores de Films (F.I.A.P.F) federazioak aitortzen duen bakarra izaten jarraitzen du Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiak, oraindik ere. ZINEBIREN lan irabazleak, gainera, Hollywoodeko Akademiako Oskar Sarietako fikzio, animazio eta dokumental sailetan lehiatzeko hautatuak izaten dira zuzenean. Bilboko jaialdia da mundu mailan oskarretarako zuzeneko hautaketa hau duen festibal bakarrenetakoa, ZINEBIren identitate eta kalitatearen beste ikur adierazgarri bat.
Ia hiru mila filmek - -2.849- eman dute izena ZINEBIren 50.edizio honetan, eta horietatik guztietatik 80 aukeratu ditu Hautaketa Batzordeak. 80 film ibiliko dira, beraz, festibalaren Mikeldietako bat lortzeko lehian. Honako sari hauek osatzen dute ZINEBIaren palmaresa: Bilboko Zinemaldiko Sari Nagusia, Euskal Zinearen Sari Nagusia, Espainiako Zinaren Sari Nagusia, Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak fizkio, animazio eta dokumental sailetan, Amerika Latinoko film onenarentzat Zilarrezko Karabela eta Ohorezko Mikeldia.
Beste hiru sari ere baditu festibalak: Publikoaren EITB Saria, Euskal Gidoi Onenarentzat Saria, SGAEren eta Euskal Herriko Gidoilarien Elkarte Profesionalaren eskutik, eta FIPCA – EGEDA Saria Iberoamerikako lanik onenarentzat.
Nazioarteko Epaimaia batek banatu eta emango ditu sariok. Gabriele Salvadores izango de epaimahai burua, eta berarekin batera lan gogor honetan Thom Andersen, Enrique Rivero, Irene Visedo eta Gerardo Chijona izango dira.
ARRIAGA ANTZOKIA
Arriaga Antzokia aurten ere izango da Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko Zinemaldiaren, ZINEBIren, egoitza nagusia. Bertan ospatuko dira ZINEBIren inaugurazioa eta klausura, baita Atal Ofizialaren proiekzioak ere.
Arriaga Antzokian Atal Ofizialetik kanpo beste proiekzioak egongo dira, adibidez Infospain eta Infoeuskadi zikloak-atal ofizialean ez dauden laburmetrai espainiarrak eta euskaldunak-, Zineskola- haurrentzako goizeko ekitaldiak-, eta Bilboko Oroimenak. Euskal ikusentzunesko ondarearen bi testigantza bezalako proiekzio bereziak.
ZINEBI 50. edizioaren gozatzeko beste egoitzak Guggenheim Museoaren Auditorioa, Arte Ederretako Museoaren Auditorioa, Bilborock edo Barrainkua Udaltegia. Horrez gain, ZINEBI GUNEAn- garai bateko Gran Vía Zine Aretoa eta zinemaldiaren lehenengo egoitzan- Ex IS lehiaketaren lehenengo erakusketa ikusgai izango da. Gainera, kontzertuak, jaiak eta zinemari buruzko topaketak.
Proiekzioak ikusteko abonoak badaude salgai Arriaga Antzokiaren leihatilatan. Euren prezioa 30 €. Horren truke ziklo guztien proiekzioak ikusi ahal izango dira. Emanaldi bakoitzeko sarreraren prezioa 3€koa izango da (1,5€koa ikasleentzat eta jubilatuentzat) eta egoitza bakoitzean eros ahal izango dira.
SAIL OFIZIALA / NAZIOARTEKO LEHIAKETA
Emanaldien tokia: Arriaga Antzokia
Egunak eta orduak:
Azaroak 24: 20:00
Azaroak 25: 17:30 eta 20:00
Azaroak 26: 17:30 eta 20:00
Azaroak 27: 17:30 eta 20:00
Azaroak 28: 17:30, 20:00 eta 22:30
Azaroak 29: 21: 00etan: SARITUEN EMANALDIA
Azaroak 30: 18:00 horas: SARITUEN EMANALIA
Honakoak dira 50.ediziko zifrak: 2849 filmek eman dute izena, iaz baino 201 gehiago. 85 herrialdeetatik bidalitako lanak dira, iazko edizioan baino 10 herrialde gehiagotatik. Guztien artean 80 proposatu ditu Aukeraketa Batzordeak Nazioarteko Lehiaketarako eta gehienak estreinakoz erakutsiko dira Espainian. Lehiatzen direnen artean 18 espainiarrak dira, eta 18 horien artean 8 euskaldunak.
Euskal Zinema atalean, honako hauek aukeratu dira lehiaketarako:
-Montenegro, Lander Camarerorena (fikzioa).
-El tiempo prestado, David Gonzálezena (fikzioa).
-Cotton Candy, Aritz Morenorena (fikzioa).
-Un regalo para Berta, Javier Ortegarena (fikzioa).
-Ya no voy a hablar más, Hugo Sanz Roderorena (fikzioa).
-Sin título-Súper 8, Oier Etxeberria eta Jesús Pueyorena (dokumentala).
-FGM, Jon Garañorena (dokumentala).
-Berbaoc, Xabier Erkizia eta Vuk Jevremovic-ena (animazioa).
Espainiako Zinemaren atalari dagokionez, aipatutakoez gain, honako hauek aurkezten dira:
-El encargado, Sergio Barrejónena (fikzioa).
-Consulta 16, José Manuel Carrascorena (fikzioa).
-Yo sólo miro, Gorka Cornejorena (fikzioa).
-Viaje a Bangkok, Dionisio Pérez Galindorena (fikzioa).
-El paso, Daniel Torres Santeuginirena (fikzioa).
-Heterosexuales y casados, Vicente Villanuevarena (fikzioa).
-One goal, Sergi Agustírena (dokumentala).
-A la sierra de Armenia, Juan Rodrigáñezena (dokumentala).
-¿Qué nos ha pasado?, Gerardo de la Fuente Lópezena (animazioa).
-Kabaret Kadne, Marc Riba eta Anna Solanasena (animazioa).
Lehiaketarako aukeratutako 80 filmen generoei dagokienez, Zinemaldiaren araudian ezarritako hiru sailkapenen arabera (fikzioa, dokumentala eta animazioa), 51 fikziozkoak dira, 11 dokumental eta 18 animaziozkoak. Banaketa geografikoari dagokionez, euskal eta espainiar filmez gain, honako herrialdeen partaidetza nabarmendu behar da: Frantzia (7 film), Alemania (7), Polonia (6) eta Ameriketako Estatu Batuak (5). Latinoamerikari eskainitako atalak, euskal eta espainiar zinemagintzaren moduan, sari berezia izango du Palmares Ofizialean. Aurten honako herrialdeetako filmen presentzia nabarmendu daiteke: Argentina, Brasil, Chile, Kolonbia, Costa Rica (estreinakoz), Kuba, Mexiko, Uruguay eta Venezuela. Herrialde eta zonalde geografikoen partaidetza anitz honek, berretsi egiten du, berrogeita hamar urte bete dituen honetan, Zinemaldiaren benetako dimentsio ekumenikoa.
INFOSPAIN
Emanaldien tokia: Arriaga Antzokia
Egunak: azaroak 26
Orduak: 22:30ean
Atal Ofizialean erakutsiko ez diren Espainiako fikziozko, dokumental eta animaziozko laburmetraien ikuspegia. Aurtengoan 11 filmek osatzen dute atal hau.
INFOEUSKADI
Emanaldien tokia: Arriaga Antzokia
Egunak: azaroak 25 y 27
Orduak: 22:30ean
Izaera ez lehiakorra duen erakusketa honetan Atal Ofizialean sartu ez diren 16 euskal produkzio ikusi ahal izango dira, fikziozkoak, dokumentalak eta animaziozkoak.
BESTEEN BEGIRADA. ZINEMA, JAMES BENNING-EN ARABERA
Emanaldien tokia: Guggenheim Museoaren auditorioa
Egunak eta orduak:
Azaroak 24: 20:00
Azaroak 25: 18:00 eta 20:00
Azaroak 29: 18:00
James Benning zinemagile estatubatuarrak, apika egungo zineman korrontez kontra diharduen errealizadorerik originaletariko honek, egindako aukeraketa bat aurkezten da ziklo honetan. Sei luzemetraia izango dira ikusgai, zinema eta ikus-entzunezkoen industria handiaren egungo produkzio estereotipodunean agintzen duten errepresentazio erak sakon aldatzeko sei manifestu. Aukeraketa honetan honako lanak aurkeztuko dira: The Land of the Wandereing Souls, Rithy Pahn kanbodiarrarena (Frantzia, 2002), Nicht ohne risiko (Nothing Ventured), Harun Farocki alemaniarrarena (Alemania, 2004), Pine Flat, Sharon Lockhart estatubatuarrarena ( AEB, 2006), At Sea eta Time & Tide, halaber estatubatuarra den Peter Huttonena (AEB, 2007) eta La Vie moderne, Raymond Depardon frantziarrarena (Frantzia, 2008).
LEKUKOA EMATEA. DOKUMENTALARI BURUZKO SEI OHAR
Emanaldien tokia: Arte Ederretako Museoaren auditorioa
Egunak eta orduak:
Azaroak 25: 20:00
Azaroak 28: 18:00
Azaroak 29: 16:00 eta 18:00
Marseillako Zinemaldi Dokumentalaren, FIDaren, zuzendari Jean-Pierre Rehm-ek Lekukoa ematea. Dokumentalari buruzko sei ohar izenburuko zikloa aurkeztuko du, ikus-entzunezko ekoizpenaren atal honi dagokion sorkuntzan ematen diren azken joeren sei luzemetraia adierazgarrienak: Must Read After My Death, Morgan Dews estatubatuarrarena (AEB, 2007), Morakot (Emerald), Apitchapong Weerasethakul thailandiarrarena (Thailandia-Japonia, 2007), Khiam 2000-2007, Libanoko Joana Hadji-Thomas eta Khalil Joreigerena (Libano-Frantzia, 2008), The Confessions of Roee Rosen, Roee Rosen israeldarrarena (Israel, 2008), The Girl with the X-Ray Eyes, Phillip Warnell britainiarrarena (Britainia Handia, 2008) eta Au loin des villages, Olivier Zuchuat suitzarrarena (Frantzia-Suitza, 2008).
KAMARA. JEAN-CLAUDE ROUSSEAU-REN ZINEMA
Emanaldien tokia: Arte Ederretako Museoaren auditorioa
Egunak eta orduak:
Azaroak 25: 18:00
Azaroak 28: 20:00
Azaroak 29: 20:00
Zinemagile frantziar honen bi luzemetraia eta zazpi laburmetraia erakutsiko dira. Gure herrialdean oso ezezaguna den Rousseau-k etengabe behartzen gaitu arte indibidual gisa filmek duten zentzuaz hausnarketa egitera, Rousseau-ren lanaren gaineko aditu eta ziklo honen koordinatzaile Manuel Asinen hitzetan, “Ozu, Bresson, edo Straub eta Huillet-en aszetismoaz haratago doan medioekin, bereziki garestia ez den kamara batekin (…) argiztapen domestikoa edo naturala besterik erabiltzen ez duela (…) aktorerik gabe (…), orain arte zinemagintzak lortutakoaz haratago joatea lortzen du ”. Aukeratutako lanen artean honako hauek ikusi ahal izango dira: Jeune femme à sa fenêtre lisant une lettre (1983), Keep in touch (1987), De son appartement (2007) eta L’Appel de la forêt (2008).
VENEZUELA PLANO LABURREAN
Emanaldien tokia: Bilborock Aretoa
Egunak: azaroak 25, 26, 27 eta 28
Ordua: 19:45
ZINEBI-k berriro ekiten dio Latinoamerikako zinematografia nazionalen zehar hasitako ibilbideri, herrialde ezberdinetako laburmetraia egileek berriki zuzendutako lanen bidez ekin ere. Kasu honetan, Venezuelako Kultura Ministerioaren, Zinematografia Nazio Zentro Autonomoaren eta herrialde honek Bilbon duen kontsulatuaren lankidetzarekin, Zinemaldiaren 50. edizioak Venezuelako ekoizpen gaztearen gaineko ikuspegia aurkeztuko du, lau dokumental eta hamahiru fikziozko laburmetraiarekin. Bildumaren komisario Alizar Dahdah Antar-en iritziz lan guzti hauek “Venezuela garaikidearen zenbait giltzarri eskaintzen dizkigute”. Hauen artean nabarmendu daitezke, besteak beste, petrolioaren boom-a eta honek eragin dituen ondorio sozialak eta laboralak, Caracas hiriak jasan duen hirigintza prozesua, pertsonaia herrikoien biziraupena edo egunero bizi irauteko erabiltzen diren moduak, batzuetan amarrukeria latinoarekin apainduak, beste modu batera esanda, zorroztasun kriolloa deitutakoa.
“UN INGLÉS VINO A BILBAO”. RICHARD LESTER-I OMENALDIA
Emanaldien tokia: Guggenheim Museoaren auditorioa
Egunak: azaroak 24, 26 eta 28
Ordua: 18:00
1960an guztiz ezezaguna zen zinemagile ingeles gazte bat Bilbora etorri zen The Running Jumping & Standing Still Film izenburuko laburmetraiarekin eta Zinemaldiaren Nazioarteko Epaimahaiak Zilarrezko Mikeldia eman zion Laburmetraia Onenari “asmakizunerako aberastasun eta umorismo osasungarriagatik”. 1970an, hazten ari zen nazioarteko ibilbide batekin, Nazioarteko Epaimahaiaren Lehendakaria izan zen. Beraz, gure hiriaren lagun zaharra dugu. Hartara, ZINEBIren 50. urteurrenean, eta hain edzio berezian, Richar Lester-ek, lehen sarituetako batek, eskuratuko du Ohorezko Mikeldia. Beatles-ekin egindako film ospetsuen egilearen lan adierazgarrienak aurkeztuko ditu ZINEBIk: aipatutako laburmetraiarekin batera, Help! (1965), The Knack…and to get it (1965) eta Robin and Marian (1976). Ohorezko Mikeldia azaroaren 29an emango zaio, aurtengo edizioaren amaiera ekitaldian.
EX-IS I. LEHIAKETA-ERAKUSTALDIA. ESPERIMENTALA IRUDIA ETA SOINUA.
Emanaldien tokia: ZINEBI GUNEA (Garai Bateko Gran Vía zine aretoa)
Egunak: azaroak 25, 26 eta 27
Ordua: 20:00
Azaroaren 28an: Sari banaketa eta Oteiza y el Centro Cultural Alhóndiga. Proyecto estético para Bilbao lanaren emanaldia.
2004az geroztik eta EBA (Euskal Bideo-artistak) izenburuarekin, ZINEBIk Euskadiko bideo-artearen eta ikus-entzunezko diziplina anitzeko esperientzien gaineko garapena jarraitu du arretatsu. Pantaila konbentzionaletik at dagoen ikus-entzunezkoen ekoizpenaren atala dugu honako hau eta irudiaren eta soinuaren tratamendu esperimentalek, bideo-instalakuntzek eta performance-ek bat egiten duten esparrua jorratzen du. Aurten, bere 50. urteurrenaren testuinguruan, zinemaldiak EX-IS. Esperimentala Irudia eta Soinua izenburuko atalean gauzatuko da arreta hori, erakustaldi-lehiaketa honetan ikus-entzunezko sorkuntza garaikidea eta formatu berrien esperimentazioa sustatuko dira. Nazioarte mailako izaera izango du erakustaldi-lehiaketak hiru sari izango ditu, 2.000, 1.500 eta 1000 € banatuko bakoitzak.
Azaroaren 28an, 19:30ean, egingo da Ex IS nazioarteko lehiaketaren sari banaketa Zinebi Gunean. Jarraian Iskandar Rementería ikerlariak egindako Oteiza y el Centro Cultural Alhóndiga. Proyecto estético para Bilbao dokumentalaren aurkezpen eta emanaldia egingo dira.
BILBOKO OROITZAPENAK. BERRESKURATUTAKO BI LEKUKOTASUN
Emanaldien tokia: Arriaga Antzokia
Egunak eta orduak:
Azaroak 24: 20:00
Azaroak 29: 21:00
Hirurogeigarren hamarkadako Bilboko errealitatea erakusten duten eta berriki zaharberritutako laburmetraia bi aurkezten ditu aurten ZINEBIk. Lehendabizikoaren izenburua Otxarkoaga, Bilboko txabolismoaren gaineko eta familia txabola-egileei berriro ostatua emateko Otxarkoaga auzoaren eraikuntzaren gaineko dokumentu zoragarria. Jorge Grau zinemagile katalanak sasoi hartako Etxebizitza Ministerioaren aginduz zuzendu zuen 12 minutuko lan honen kopia galdutzat joten zen. Beste behin, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategiaren lana da filmaren zaharberritzea du.
Berreskuratutako bigarren lekukotasuna La ría de Bilbao ilana da, Pedro Olea zuzendari bilbotarrak 1966an Conozca usted España telebista sailerako zuzendutako filma. Hiria egituratzen duen itsasadarrean zehar egindako 30 minututako ikus-entzunezko ibilbidea dugu: Zazpi Kaleak bezalako leku adierazgarriak behatzen gelditzen da lana eta aldi berean, Hiribilduko meatze, industria eta finantzen muina erakusten digu, zenbait ohitura herrikoi eta kirol mitologiarekin batera. Radio Televisión Españolak (RTVE) burutu du lan honen zaharberritze digitala, ZINEBIren 50. urteurrenari egindako ekarpen gisara.
ZINEBILAB
Emanaldien tokia: EITB egoitza- Multibox aretoa
ZINEBI 50k berriro hartuko du, zortzigarren urtez jarraian, ZINEBILAB deitutako mintegi-tailerra; ikasleak, errealizadore gazteak eta ikus-entzunezkoan adituak elkartuko dira Media Antena Euskal Herria eta Euskal Herriko Unibertsitatearen lankidetzarekin Zinemaldiak eratzen duen hiru egunetako topagune honetan. Filmak sortzeko prozesuan diren ideia eta joera berritzaileak parte-hartzaileei hurbiltzea, lan audiobisualen ekoizpen erak aztertzea, eta era praktikoagoan, zinemagile eta aditu gonbidatuen eskutik, sorkuntza eta ekoizpen prozesuaren lanaren alderdi zehatzen gaineko hausnarketa egitea izango ditu xede topagune honek. Era monografikoan aztertu ditu aurten ZINEBILABek ikus-entzunezkoen industriaren sektore guztietan iraultza digitala delakoak eragiten dituen ondorioak eta eraldaketak, idazte prozesutik hasita emanaldi prozesuraino. Alderdi hauetako bakoitzean diharduten profesionalak izango ditugu xede honekin, hala nola, Jean-Claude Rousseau frantziarra, talde oso arinekin, aktorerik gabe eta artisautzaren erak erabilita Ozu, Bresson edo Straub-Huillet baina haratago doan egilea, oso lan berezi eta iradokitzaileen sortzailea; berarekin batera arituko da era berean Philip Gröning alemana, errealizadorea eta berriki estreinatutako eta mundu osoan txalotutako El gran silencio dokumentalaren argazkiaren arduraduna.
ZINESKOLA
Emanaldien tokia: Arriaga Antzokia
Egunak: azaroak 25, 26 eta 28
Ordua: 10:00
Arriaga Antzokian eskainiko diren goizeko saio hauetan ikastetxe ezberdinetako umeek haur publikoari zuzendutako Estatuko eta nazioarteko fikziozko eta animaziozko ekoizpenak gozatzeko aukera izango dute. Ikasle eta irakasleen arreta erakartzea lortzen dute film hauetako argumentuaren oinarriek, beraz, oso baliabide interesgarriak dira geletan hedatzen diren balore-heziketari dagokionez. Honez gain, aurten estreinakoz, Bilbon garatutako pedagogia esperientzia interesgarri baten emaitza erakutsiko du ZINESKOLAk ZINEBIMOTION proiektuaz ari gara, artea eta heziketa uztartzen dituen proiektua, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Mailetako irakasle eta ikasleentzat diseinatutako Stop-motion izeneko animazio teknikan oinarritzen da. Lehen edizio honetan, aurtengo urtarrilaren eta ekainaren artean burututakoa, Bilboko Birjinetxe eta Mina del Morro ikastetxe publikoetako 57 ikaslek hartu dute parte.
PROIEKZIO BEREZIAK
Emanaldien tokia: Guggenheim Museoaren auditorioa
Egunak eta orduak:
Azaroak 26: 20:00
Azaroak 27: 18:00
Azaroak 28: 16:00 eta 20:00
Azaroak 29: 16:00 eta 20:00
ZINEBI 50k sei proiekzio berezi eskainiko ditu, hauetarik bost Nazioarteko Epaimahaikoaren hiru kideei dagozkie: Gabriele Salvatores italiarrarenak, Mediterraneo (1991) lanari esker Oscar baten irabazlea, azken honekin batera Turnè (1990) eta Io non ho paura (2002) proiektatuko dira. Thom Andersen estatubatuarrak zuzendutako Los Angeles play Itself ikusi ahal izango da, historian zehar herrialde horretako zinemagintzan Kaliforniako hiri handi honek izan duen irudiaren gaineko ibilbidea. Honez gain, Enrique Rivero mexikarrak berriki zuzendutako Parque Vía (2008) izango da ikusgai, aurtengo Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian Urrezko Lehoinabarra lortu ostean nazioarteko kritikaren arreta handia jaso duena. Azkenik, Historia de un grupo de rock (2008) izenburuko dokumentala eskainiko du estrainekoz ZINEBIk, bere belaunaldiko euskal zinemagile interesgarrienetarikoa den Juanma Bajo Ulloa berriro aritu da zuzendari lanetan film honetan.
EMIR KUSTURICA & THE NO SMOKING ORCHESTRA
Arriaga Antzokia. Azaroak 23. 19.00
Emir Kusturica zinemagile serbiarrak (Sarajevo, 1954) nazioarte mailako ibilbide bikaina egina du honezkero, besteak beste, honako tituluak aipatu daitezke, Papá está en viaje de negocios (1985), El tiempo de los gitanos (1988), Underground (1995), Gato negro, gato blanco (1998) edo Maradona by Kusturica (2008) dokumentala, argentinar futbolari izarraren eta bere munduaren gaineko bere ikuspegi berezia. Kusturica Bilbora etorriko da, Zinemaldiaren 50. edizio honetan, bere alderdirik ezezagunetakoa erakutsiko du, rock musikari lanetan arituko baita. Bilbao 700 Fundazioaren lankidetzarekin, Kusturica-k eta No Smoking bere taldeak kontzertu handia eskainiko dute Arriaga Antzokian, bere errepertorio arrakastatsuaren piezarik ezagunenak eskainiz.
KULTURAREN OROITZAPEN BIZIA PROIEKTUAREN AURKEZPENA
Arte Ederretako Museoaren Auditorioa
Azaroak 25, goizez.
Luis Buñuel Institutuak, Fundación Autor eta Sociedad General de Autores y Editores de España (SGAE) elkarteen menpe diharduenak, Espainiako kulturaren diziplina ezberdinetan aritzen diren gizon-emakumeen testigantza audiobisuala eta oroimena gordetzen aritu da azken urteotan. Horretarako gaur egun grabatzen ari dira, eta grabatu izan dira, era guztietako artista espainiarrei egindako elkarrizketak zeinetan bere ideien eta euren jarduera artistikoa gidatu duten xedeen nondik norakoak azaltzen dituzten. Euskadin, Joaquín Trincado eta Ana Murugarren zinemagileek dute filmazio hauen ardura gure kultur esparruari dagokionez. Arte Ederretako Museoaren Auditorioak hartuko du asmo handiarekin egindako proiektu honen aurkezpena.
ZINEBIREN 50.URTEURRENAREN OSPAKIZUNEKO EKITALDIAK.ZINEBIGUNEA (Garai bateko Gran Vía zine aretoa).
2008ko ZINEBIko edizioan zehar, 50.urteurrenaren ospakizuneko ekitaldiek are aurrera egiten dute, ZINEBI GUNEAN (garai bateko Gran Vía zine aretoan) nagusiki.
Gosegarri moduan, Zinegoak Bilboko gay-lesbo-trans nazioarteko zinemaldiak Transnoche jaia antolatuko du azaroaren 22rako, 20:00etatik aurrera. Bertan José Martret zuzendariaren Todas film laburra eta The Cockettes dokumentala (David Weissman eta Bill Webery-ek zuzenduta - AA.EE, 2002) ikusteko aukera egongo da, “The Cockettes” antzerki taldeari omenaldia egiten dion pelikula.
Jarraian Yogurina Borova eta Las Fellini izango dira eta jai bukaera Dj Madelmanen eskutik etorriko da. Sarrera doakoa da.
Astelehenean, azaroaren 24an, eta Arriaga Antzokiko lehiaketako filmen emanaldiaren ondoren, festibalaren inaugurazio jaia ospatuko da ZINEBI GUNEAN. Gonbidapenen bidez bakarrik egongo da bertan egoteko aukera.
Asteartean, azaroak 25, eta gaueko hamarretan, Teresa Iturrioz eta Ibon Errauzkinen Single izeneko proiektuaz gozatzeko aukera egongo da. Klasikotasuna, esperimentazioa eta frantziar popa nahasten dituen kontzertua, sei auroren truke.
Asteazkenean, azaroak 26, ZINEBI GUNEAk Scracht jaia hartuko du. Travis estatu batuetako vj-aren eskutik video-scratching-az gozatzeko aukera eta Lost&Found y Light Graffiti bideoaren emanaldia. Sarrera doakoa.
Ostegunean, azaroak 27, eta gaueko hamarretan, festibalak Kobeaga gaua ospatuko du ZINEBI GUNEAN. Donostiako zuzendariak Pagafantas lanaren aurrerapena, bere film laburrak, sketchak eta Bilbon filmatutako dokumentala eskainiko ditu. Sarrera doakoa da.
Ostiralean, azaroak 28, Andy Smith DJaren kontzertua izango da ZINEBI GUNEAn. Portishead taldeko samplistaren gaitasunak ezagutzeko parada edozein melomanorentzako luxua izan daitekeen aukera honetan. Sarrera? Sei euro.
Azaroaren 29an, larunbatean, eta Arriaga antzokiko itxiera ekitaldiaren ondoren, amaiera festa hasiko da ZINEBI GUNEAN. Gonbidapenarekin bakarrik.
BESTE PROIEKZIO TOKI BATZUK
1.- Villamonteko Kultur Aretoa (Getxo): Euskal eta espainiar filmen aukeraketa, 1 eta 2 programatakoak.
2.- Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Campusaren Auditorioa (EHU-UPV): Euskal eta espainiar filmen aukeraketa, 1 eta 3 programatakoak.
Utzi Iruzkin